XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Liburu Santuekiko leialtasunean iraun

Zuk, ordea, iraun ezazu, ikasi eta sinetsi duzun guztian, norengandik ikasia duzun norengandik ikasia duzun: Irakasle horiek Loide eta Eunike dira eta Paulo bera batez ere eta Liburu Santuak umetandik ezagunak dituzula gogoan harturik.

Liburu Santu hauek eman diezazukete Kristo Jesusenganako sinesmenari esker salbamenera daraman jakinduria.

Idazteun osoa Jainkoak izpiratua da, eta irakasteko, arrazoiak emateko, hutsak zuzentzeko eta zuzenbidean hezteko egokia da Beste itzulpen bat: Jainkoak izpiraturiko edozein idazki santu egokia da irakasteko...; horrela, Jainkoaren gizona guztiz hornitua gertatzen da edozein eginbehar onetarako.

Berriona zabaltzeari ekin

Jainkoaren aurrean agintzen dizut, eta biziak eta hilak epaitzera etorriko den Kristo Jesusen aurrean, honen agerpen agerpena: Ikus 1 Tm 6,14 oharra eta erregetzarengatik: aldarrika ezazu hitza; ekin, egoki denean eta ez denean; eman arrazoiak, egin errieta, aholka, eraman haundiko izanez eta trebeki irakatsiz.

Etorriko bait da irakaspen jatorra jasango ez duten garaia; baizik eta beren grinen arauerako maisuz inguratuko dira, beraiei entzuteko irrikaz; egiatik saihestuko dituzte belarriak eta ipuinetara itzuliko.

Zu, ordea, egon erne gauza guztietan; eraman nekeak; ekin berriona zabaltzeari; bete ongi zeure zerbitzua.

Paulo hiltzeko zorian

Ni neu, odola isurtzeko zorian nago; gainean daukat abiatzeko ordua Txatal honetan, hurbil duen bere heriotzea adierazteko bi irudi darabiltza Paulok, Filipoarrei gutunean erabiliak biak: lehenengoak (odola isuri) oparietan hilgaien gainera isuri ohi ziren ardo, ur edo olioa (...) dakartza gogora; honela, opari-zentzua ematen dio Paulok bere heriotzeari (...); bigarrena abiatzearen irudia da; untziak portutik abiatzea adierazteko hitza zen; ikus.

Borroka ona egin dut, bukatu dut lasterketa, gorde dut sinesmena.

Dagoeneko prestaturik dago niretzat zuzentasunaren koroa, Jaunak, epaile zuzenak, egun hartan emango didana; ez, ordea, niri bakarrik; baita haren agerpena agerpena: Ikus 1 Tm 6,14 oharra} maite duten guztiei ere.